top of page

MIKROORGANISMOAK

Ikasleek beren aukerako mikrobio bat egiteko, lehenago modelatzeko orea sukaldatu dute.

Modelatzeko orea egiteko etxeko errezeta

  • 3 edalontzi irin

  • Edalontzi 1 gatz

  • Edalontzi 1 ur

  • 2 koilarakada olio

  • Kolorantea

Mikrobioak organismo txiki-txikiak dira. Edozein lekutan egon daitezke. Hainbat tamaina eta forma dituzte eta 3 mikrobio talde nagusi daude: birusak, onddoak eta bakterioak.
Mikrobio guztiak ez dira kaltegarriak. Badaude mikrobio onuragarriak ere. Horietariko batzuk elikagaien industrian erabiltzen dira, adibidez, legamia.

INFEKZIOEN HEDAPENA

Higiene ezegoki batek mikrobioak eta gaixotasunak hedatzea eragin dezake.

ESKUETAKO HIGIENEA

Mikrobioak ukimenaren bidez zabaldu daitezke. Horregatik, garrantzitsua da eskuak ondo garbitzea.
Eskuak garbitzerakoan xaboia erabiltzea ezinbestekoa da!

ARNASKETAKO HIGIENEA

Mikrobioak eztulen eta doministikuen bitartez zabaldu daitezke. Horregatik, garrantzitsua da maskarak egoki erabiltzea.

Ikusi hemen
Haur Hezkuntzako
5 urteko ikasleen proiektua

ONDORIOZ

Koronabirusari eta bestelako mikrobioei aurre egiteko, bete itzazu osasun neurriak.
OSASUN NEURRIAK.png
bottom of page